"THIS IS THE KEY TO THE CASTLE"

Hello,
In LH 6 we are working on a horror unit at the moment. We are going to write a scary story and  invent some spooky puppet shows. We have learnt a poem called "This is the Key to the Castle" and you can see our recital in the video below.
We hope you will like it!


LEARNING ENGLISH WITH SONGS

Hello,
In LH 5 we are working on a chocolate unit. We have learnt how chocolate is made and where chocolate comes from.
With this song we've been learning English and where chocolate comes from.
We hope you will like it.





HERRI KIROL JOKOAK-2019


Aurtengo Herri Kirol Jokuetan 5 jardunaldi ospatu dira. Martxoaren 17an hasi eta apirilaren 14ean amaitu ziren Altsasun egin zen finalean.
Joku hauen XXXII. edizioan Andra Mari Ikastolako 17 taldek parte hartu dute, 5. mailatik DBH 4. mailara bitarteko ikasleek osatuak.
Zorionak guztiei, parte hartzeagatik eta hain jator aritzeagatik!

JUUL KANPAINA: LIBURU BOZKATUENAK - D KATEGORIA

2019ko apirilaren 2an egin dugu Juul kanpainaren bozketa. Hauexek izan dira liburu hautatuenak D kategorian (LH 5. eta 6. maila).



ELKARTASUN AZOKAREN EGUNA

 “Zer egin dezakegu egoera ahulean bizi direnei laguntzeko” zen proiektuaren goiburua eta helburua berriz, egoera ahulean dagoen jendeari laguntzea zenez, Elkartasun Azoka bat antolatu genuen gure ikastoko estalpean joan den apirilaren 1an. 
Salmentan lortu genuen dirua PARIS 365 ekimena aurrera eramaten duten taldearentzat izango zela erabaki genuen, aurrerantzean ere laguntzen jarritu dezaten! Lan bikaina egiten baitute Nafarroan bertan bizi den jendeari laguntzeko asmoz.
Gure eskerrik beroenak, azokara etorri zineten guraso, ikasle eta irakasle guztiei eta noski, zerbait erosiz kolaboratu izan nahi zenuten guztiei! Esan beharra daukagu oso pozik gaudela egunak eman zuenagatik eta nahiz eta batzutan agobiatu xamarrak ibili, oso ongi atera zela dena. Eskerrik asko denei!! 



ELKARTASUN AZOKA

Kaixo, datorren astelehenean, apirilak 1, goizeko 10:30ean LH. 6. mailakook antolatu dugun Elkartasun azokari emango diogu irekiera.
Azoka honetan, guk egindako eskumuturrekoak, eskulanak, gure kuttunak izan diren objetuak eta gosari osasuntsua egiteko produktuak jarriko ditugu salgai.
Ekimen honen bidez lortzen den dirua egoera ahulean bizi diren pertsonei laguntzen dien Elkarte bati emango zaio, gure kasuan, Paris 365 Elkarteari.
Gonbidatuta zaudete guztiak gure azokan parte hartzea eta bidenabar zuen laguntza ematea.
" Zuk ere lagun dezakezu egoera urrian daudenei laguntzen"


DANTZA PROIEKTUA

LH 6. mailako ikasleok Dantzaz konpainiako kideekin "Growing young" ikuskizuna prestatzen egon gara aste honetan, ordu bat egunean 4 egunez.
Proiektua hau "Oholtzara salto" programaren barruan burutu da. Bi helburu dituen programa da, alde batetik gazteak arte eszenikoetan murgiltzea, eta, bestetik ikuslegoari ikuskizuna eskaintzea. Otsailaren 23an, Iortian emanaldia eskaini dugu.
Dantza garaikidea, sentitu eta bizitzeko aukera bikaina izan dugu. Gozamena izan da!
Eskerrik asko Oreretako Dantzaz konpainiako dantzari profesionalei.
Zorionak parte hartzaile guztiei!!
Hementxe duzue Iortiako emanaldiaren bideoa. (Oharra: bideoaren kalitatea ez da oso ona mugikor bidez jasoa izan delako).





ASTE ZURIA 2019

Otsailaren 10etik 15era bitarte Izaban egon gara eskiatzen. Bikain pasa dugu eskiatzen, herri-kirol, igeriketa, ... eta beste aktibitate asko eginez. Eguraldi bikaina izan dugu aste osoan eta eskiatzen ibili garen pistetan nahiko elur zegoen. Egundoko esperientzia izan da!!!


BERTSO EMANALDIA

"Bertso emanaldia", Euskarako proiektu amaierako lana aurkeztu dute gaur LH 6Akoek familia eta lagunei. Hementxe dituzue ekitaldiaren argazki batzu. Bertsolari eta entzuleak oso pozik geratu dira emaldiarekin.